Kataluniako Generalitateko presidentearentzat irtenbiderik gogokoena ez izan arren, ez du baztertzen alde bakarreko independentzia aldarrikapenaren aukera.
“Independentziaren alde bakarreko aldarrikapena ez da gure marko ideala, baina ezin dugu alde batera utzi, ahalmena galdu egingo baikenuke ukoarekin”, adierazi du zehazki Masek Kataluniako El Periódico egunkariak hamar herritarrekin antolatutako batzarrean.
Burujabetza prozesuak katalanen elkarbizitza ez duela hausten ziurtatu du eta aldiz, galdeketa ez onartzeak arriskuan jarriko lukeela.
Kontsulta ez baimentzea katalanen izatea ukatzea izango litzatekeela adierazi du: “Elkarbizitzarako bozkatzea ez da arriskutsua, bai ordea ezin bozkatzea”.
Ez duela atzera egingo ziurtatu du, hanka sartze handia izango litzatekeelako bere esanetan.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]