Homo ludens, artista jolasaren aurrean izeneko erakusketa paratu dute Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoan. Jolasak gizartearen garapenean duen garrantziaren, eta jolasen eta artearen arteko harremanaren isla dira bildutako obrak. Otsailaren 13ra arte ikusgai egongo dira hamaika artisten 75 lan; horien artean daude, besteak beste, Picasso, Duchamp, Miro, Oteiza, Calder eta Vernesiren piezak.