argia.eus
INPRIMATU
“Artea interesgarria da zeinu bezala funtzionatzen duen heinean”
2004ko ekainaren 15
"Nik uste dut artea interesgarria dela zeinu bezala funtzionatzen duen heinean, hau da, nolabait narratiba bat osatzeko borondaterik ez duenean, baizik eta gehiago zeinuak zentzua sortzen duen disposizio batean jartzekoa, eta gero ikusleak behar du izan horren eragile, konplizitatetik eta ez ulermenetik (...) Txistean badago momentu bat, ulertzen baduzu, denak zentzua hartzen duela, eta jendeak nahi du artea ulertu txiste bat balitz bezala, ezta? Txisteak harrapatzen dira edo ez dira harrapatzen, eta ez da hori. Interesatzen zaidan artearen mekanismoa ez da hori". (2004/06/15)