Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015erako iragarri du Jaurlaritzak

  • EAEko Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean zabalduko dutela iragarri du Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak. Ez da eraikinik altxatuko; zentroak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan eta Ibarrekolanda institutuan izango du egoitza, hasiera batean behintzat. Dantza eta antzerkia ikasketak eskainiko ditu lehen urtean.


2014ko irailaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Eskola ez da lekurik onenean egongo, baina momentuz konformatu beharko gara", adierazi dio ARGIAri Eszenikaren Aldeko Plataformako Gabriel Ocinak. (Arg.: Iñigo Azkona).

Ez da Jaurlaritza batek goi mailako eskola horren sorrera iragartzen duen lehenengo aldia. Aurreko guztietan asmoak zapuztu egin dira, baina oraingoan iragarpenak sinesgarritasuna badaukala adierazi digu Eszenikaren Aldeko Plataformako Gabriel Ocinak. Urte batzuetan, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren izena Eszenika izateko asmoa egon zen, eta horren arrastoa du oraindik plataformak.

“Bilera asko egin dugu aurten Jaurlaritzarekin, eta azkenik maiatzean adostu genuen Uriartek jende aurrean adierazitakoa”, esan du Ocinak. Eskola lekurik onenean egongo ez dela gaineratu du plataformako bozeramaileak, baina onartu du gaur egungo krisi egoeran ezin zutela espero eraikin bat hutsetik egitea.

“Oraindik ez dugu ikusi zer nolako moldaketak beharko dituen lekuak, baina nolanahi ere esan dezakegu txikia dela. Ea zenbaterako den”, gehitu du Ocinak. Cristina Uriartek esan duenez, Jaurlaritzak zentroaren kokapen aldaketa aztertuko luke “testuingurua aldatuko balitz”. Oraingoz, 24 ikaslerentzako tokia eta 510.000 euroko aurrekontua izango ditu Arte Eszenikoen Eskolak. Curriculuma ere prestatzen ari dira, bestak beste Eszenikaren Aldeko Plataformako zenbait kideren parte hartzeaz.

Gabriel Ocinarekin elkarrizketa ARGIAn (2014-3-26):

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arte eszenikoak
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-04-12 | dantzan.eus
Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Eguneraketa berriak daude