Artaxoako alkatea: "Gure herriko lurren erdia baino askoz gehiago erre egin da"

  • Adolfo Vélez Artaxoako alkateak Nafarroa erdialdean ostegun eguerdian piztutako sutearen inguruan hitz egin du Radio Euskadin: "Ez dut uste ez nik, ez nire seme-alabek, mendia inoiz ikusiko dugunik lehen zen bezala".


2016ko abuztuaren 26an - 10:24

Tafalla inguruan sortutako suteak 2.000 hektarea baino gehiago kixkali ditu jadanik bi frontetan. Eta hainbat herritan kezka handia izan da gau osoan, tartean Barasoain, Garinoain, Añorbe eta Artaxoan. Azkeneko honen alkateak hitz egin du Radio Euskadin eta hondamendiaren tamaina ulertzeko moduko datu bat eman du: "Herriko lurren erdia baino askoz gehiago erre egin da. Pinudiak, erkameztiak, sastrakak...".

Azaldu duenez, ostegunean sua piztu orduko udaleko arduradunek koordinaturik nekazariek traktoreekin suebakiak egiten hasi ziren. Gaua iristean baina, sugarrak "inpresionanteak" ziren. Hala ere herria bera ez dela arriskuan egon azpimarratu du Vélezek.

Momentu honetan sutearen bi fronteetako bat egonkorturik daukate, Puiutik Añorbera doana; bestean baina, Artaxoa bete-betean harrapatu duena, oraindik bizi mantentzen da eta hegazkinen bidez ari dira sua amatatu nahian. "Haizea zertxobait gelditu egin da eta horrek laguntzen du –azaldu du alkateak–. Hau bukatzean eseri eta balantzea egin beharko dugu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Natura
Prozesionaria jalea

Esaera asko sortu ditu hegazti honek. Ikusteko zaila den arren, denok ezagutzen dugu. Nola? Kantuagatik. Bere izena kantu egiteko erak eman diola pentsa dezakegu. Urtero kantatzen du udaberrian eta uda partera aldiz, isildu egiten da. Esaerak dioenez, “maiatzean kuku, San... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Eguneraketa berriak daude