Iruñeko Arrotxapeako osasun zentroan arreta euskaraz jasotzeko aldarrikapena kalera eraman dute

  • Larunbatean egin zuten manifestazioa Arrotxapeako osasun etxean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko. Auzo honetako bizilagunek "osagile euskaldunik gabe jarraitzen" duteko azken garaietan mobilizazio ugari eta babes haundia jaso duten arren.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 27an - 10:56

"Nafarroako Gobernuak hizkuntza eskubideak aitortzen dizkigu, baina legez, ezin dizkigula bermatu esaten digu, bere garaian ezarri ziguten Vascuencearen Legea eta hizkuntza eskubideen zonifikazioaren barruan eremu mistoan bizi garelako. Onartu berri duten Euskararen dekretuarekin ere ez dizkigute mediku eta pediatra euskaldunak ziurtatzen; eta orain aste gutxi kontratatu berri diztuzten mediku eta pediatrak ez dira euskaldunak. Hori da Nafarroako Gobernua, Arrotxapeako euskaldunok osasun etxean bizi dugun menpeko egoera iraultzeko, erakusten ari den grina eta borondatea", salatu zuten larunbatean Nafar Gobernuaren egoitzaren parean mobilizazioa amaitzerakoan.

Aldiz, horren aurrean ez dutela etsiko eta dagozkien hizkuntza eskubideen defentsan mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute, " mobilizazioaren bitartez soilik lortuko baitugu merezi dugun arreta zerbitzua", esan dute.

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude