"Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain" lelopean manifestaziorako deia

  • Arrotxapeako bizilaguna eta bi alabaren ama den Aranek pediatra euskalduna nahi du bere alabek osasun asistentzia egokia eta duina jaso dezaten. Azaroaren 25ean, helburu honekin, manifestazioa izanen da Iruñeko auzo honetan. Paul Bilbao Kontseiluko bozeramaileak ekimen hau babestu eta txalotu du, eta Nafarroako Gobernuari Administrazioan euskararen presentzia indartzeko erabaki sendoak hartzeko eskatu dio.

Ahotsa.info @ahotsainfo
2017ko azaroaren 23a

"Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimenak deituta, larunbata honetan eguerdiko 12:00etan, “Arrotxapean mediku eta pediatra euskaldunak orain!” lelopean manifestazioa eginen dute Iruñeko auzo honetan.

"Nafarroako Gobernuak mediku eta pediatra bana kontratatu berri ditu, baina hauek ere ez dira euskaldunak", salatu dute berriki, eta hau horrela izanda kalera ateratzeko deia egin dute.

Ahotsa.info-k ekimen honetako kide Aran elkarrizketatu du, Arrotxapean aldarrikapen honek duen babesa eta pediatra eta mediku euskaldunak eskaeraren arrazoiak ezagutzeko. Kontseiluko bozeramaile Paul Bilbaok Arrotxapeako ekimena txalotu du, eta gaur egun Nafarroako Administrazioan euskararen presentziaren erradiografia txiki bat eginez, Nafarroako Gobernuari aurrepauso sendoak emateko deia egin dio.

 

Albiste hau Ahotsak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Euskara Nafarroan  |  Hizkuntza eskubideak

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-23 | Hala Bedi
"Gasteiz Antzokiaren proiektuarekin bat egiten dute alderdi guztiek, beraz, epeak eta finantzabidea finkatzea eskatzen dugu"

Gasteiz Antzokiaren proiektuak 9 urte beteko dituenean, epeak, egitura juridikoa eta finantzazioa lehenbailehen adostea proposatu dute Lazarraga Kultur Elkarteko kideek, argitaratutako iritzi-artikulu batean.


120 gazteko espedizioa euskararen erabilera aktibatzeko

16-17 urteko gazteak ‘Ruta Quetzal’ modukoan bilduko dira uztailean. Euskal Herria zeharkatuko dute eta baldintza nagusia euskaldunak izatea da. Antolatzaileak Euskal Herriko hainbat txokotako dozena bat gazte dira.


2018-01-21 | Bea Salaberri
Peko errekatik, maldan gora

Urte berrian gaude eta honetan zehar Euskaraldiaren garapena etorriko zaigu, araiz, herriz herri eta egunez egun. Gu oraino gaude begira abenduko lehen egunei, zeinetan burutu baitugu BAM –Baiona-Angelu-Miarritze– euskaraz ekimena. Hogei ginen hastapenean eta, usteak gainditurik, mila inguru ginen heltzean.

Astez aste antolaketaren lehen bilkuraz geroztik, iragan da denbora, finkatu eragileak eta juntatu partaideak. Gaur jada segipena nola eman dugu gogoetagai. Dagoeneko... [+]


2018-01-19 | Lander Arbelaitz
Menderatua da beti diskriminatzaile

Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?


2018-01-19 | ARGIA
Gartxot Eguna ospatuko dute asteburuan Itzaltzun

Larunbat eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta “euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.


2018-01-18 | Euskal Irratiak
Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna bidean da

Urte hondar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna, Lakarrako apezetxe ohian.


Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?

Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.


2018-01-17 | Goiena
Kazuo Ishiguro Nobel sariduna euskarara itzuliko dute Amaia Apalauzak eta I˝igo Roquek

Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa irabazi du Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkeztutako proiektuak. Kazuo Ishiguro idazlearen The Remains of the Day euskaratuko dute.


Zonbi batekin bizi

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude