Gure Esku Dagok iganderako antolatutako giza kateari jarraipen berezia egingo diote Arrosa Sareko irratiek.
Donostia eta Gasteiz elkartuko dituen giza katearen giroa eta herritar zein eragileen iritziak egongo dira entzungai Gasteizko Katedral berritik egingo den Zebrabidea saio berezian. Goizeko 10.30tan hasiko da saioa Maialen Kortabarria, Jon Aranburu eta Maite Bidarten gidaritzapean.
Ahots desberdinak entzun ahal izango dira Zebrabidean: Angel Oiarbide GEDren bozeramailea, GEDko diruzaina den Paulo Muñoa, Aroa Arrizubieta bertsolari arabarra, igandeko ekimenari doinua jarri dioten Ane Guria eta La Basu rap abeslariak, Altsasuko Gurasoak, pentsionistak, feministak eta, Euskal Herrira etorritako kataluniarrak besteak beste.
Igandeko saio berezian parte hartu nahi izanez gero, sare sozial edo 640 63 68 92 telefonora deituz egin daiteke.
Arrosa sareak elkarlanean egiten du astelehenetik ostiralera Zebrabidea magazina. Saioak jarraitu nahi izanez gero, arrosasarea.eus webgunean aurkitu daitezke frekuentzia guztiak.
Igande honetarako, Donostia - Bilbo - Gasteiz batzen dituen 202 kilometroko giza katea antolatu du Gure Esku Dagok eman eskua elkarri lemapean.