“Euskal Herrian badago zer entzun” jardunaldien VI. edizioa antolatu dute Arrosa Irrati Sareko kideek. Jardunaldien helburua, irratiok beren egunerokotasunean dituzten formakuntza eta hausnarketa beharrei erantzutea da, eta jende oro gonbidatu dute parte hartzera.
Jardunaldiak iragartzeko prestatu duten irrati kuña:
Izena emateko koordinazioa@arrosasarea.eus emailera idatzi behar da. Jardunaldietako egitarau osoan parte hartzen dutenentzat (tailerrak, mahaingurua, bazkaria eta kontzertuak) 15 euro eta soilik kontzertuera doazenentzat 5 euro.
Arrosa Irrati Sarea Euskal Herriko 21 irrati biltzen dituen federazioa da. Bertan, askotariko irratiak biltzen dira: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak… Guztiok barnebiltzen gaituena, baina, euskara da. Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker areagotu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]
Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.
Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak