argia.eus
INPRIMATU
Arriaga eta Mozart omenduko ditu Musika Hamabostaldiak

2006ko abuztuaren 22a

Donostiako Musika Hamabostaldiak Mozart eta Arriaga omenduko ditu gaur (22) eta bihar (23). Cadaquesko Orkestrak zenbait kontzertu antolatu ditu, duela 200 urte jaiotako Juan Crisostomo Arriaga bilbotarra eta duela 250 urte jaiotako Wolfgang Amadeus Mozart Salzburgoko konpositorea gogoratzeko. Donostiako Orfeoia, Ainhoa Arteta sopranoa, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Agustin Prunell-Friend tenorra eta Jose Antonio Lopez baxua ariko dira Cadaquesko Orkestrarekin batera, Sir Neville Marrinerren zuzendaritzapean.