argia.eus
INPRIMATU
Arrazakeriari STOP esan diote Iruñeko kaleetan
  • Pertsona ororentzat eskubide berdinak eskatu zituzten SOS Arrazakeriak, Amnistia Internazionalak eta Eskubideak Denontzat erakundeak larunbatean Iruñean egindako manifestazioan.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko martxoaren 31
Joan den urtean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka Iruñean egin zen manifestazioaren argazkia. (Magrebies.net)

Martxoaren 21ean arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eguna izan zen eta egun horren aitzakian antolatu zuten manifestazioa asteburuan. Gaztelu Plazatik abiatu zen eguerdian eta besteak beste “oinarrizko errenta guztiontzat” edota “ez da gizaki ilegalik” bezalako aldarriak entzun ziren Iruñeko kaleetan.

Javier Urroz Eskubideak Denontzat erakundeko kideak ohartarazi du krisi ekonomikoak jarrera arrazistak areagotzen dituela, herritarrek aurreiritzi gehiago dituztelako egoera zailetan.

Bestetik, Ceuta eta Melillan gertatzen ari dena munduan dagoen berdintasun ezaren erakusgarria dela uste du Urrozek: “Jendeak bizitzeko era aurkitu behar du nola edo hala, jan ahal izatea eta norberaren askatasunak bilatu behar ditu”.