Arrazakeria salaketa zine-aretoetako azken arrakastari

  • Areto komertzialetara iritsi da Ridley Scott britainiarraren Exodus ikusgarria, Moisesi buruzko istorio biblikoa. Efektu berezien bidez sinesgarritasuna hainbeste zaindu duen zuzendariak, ordea, aktore zuriak erabili ditu Antzinako Egiptoko pertsonaia afrikar nagusiak antzezteko.


2014ko abenduaren 15an - 08:56
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Christian Bale galestarra da Moises.

Are gehiago, Moises edo Ramses II.a bezalako protagonista boteretsuen rolean aktore zuriak ari dira, eta filmeko esklaboak, zerbitzariak, lapurrak, hiltzaileak, behartsuak aldiz, aktore beltzek antzeztu dituzte. Horren aurrean, hainbat kolektibok arrazakeriaz salatu dute proiektua eta boikoterako deia egin dute.

Salaketak sare sozialetan izan duen oihartzunari erantzunez, Scottek honakoa adierazi du: “Aurrekontu hau daukan pelikula bat ezingo nuke egin Mohammed Ez-dakit-zer aktore nagusi gisa duen proiektua aurkeztuz, ez nuke finantziaziorik lortuko”.

Bibliaren egokitzapenek joera horixe izan dute; esaterako, Kleopatra Elizabeth Taylorrek antzeztea ere oso kritikatua izan zen 1963an, Egiptoko erregina beltza zela jakinik. 1920-1960ko hamarkaden artean, Hollywooden ohikoa zen zuriek beltzen rolak antzeztea, makilatuta (blackface delakoa). Gaur egun, aktore zuriak aukeratu izan dira beltzak behar luketen pertsonaiak antzezteko, edo fakzioak itxuraldatu dizkiete (marrazki bizidunetan, adibidez, kritika ugari jaso izan ditu Disneyk).

Baltasar “zuria” Iruñeko Errege Kabalgatan

Beltzez margoturiko zuriak ez zaizkigu arrotz Euskal Herrian. Gabonetan, Baltasar Errege Magoa herritar zuri batek antzezteko joera aldatu dela dirudi herri gehienetan, baina pasa den urtarrilean kanpaina abiatu zuten Iruñean, bertako kabalgatan ateratzen den Baltasar erregea benetako beltz batek interpretatu dezala eskatzeko. Facebooken horretarako sortu duten taldeak 4.500 kidetik gora ditu eta Change.org-en abiaturiko eskaerak 5.000 sinadura baino gehiago bildu ditu. Arraza guztietako jendea bizi den herrian, Baltasar pertsona zuri bat izatea “lotsagarria” eta “iraingarria” dela diote kideek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Senegaldarrak Monte Igeldoko giza zoologikoan

Arrazakeria zientifikoa asmatu zenetik, hamaika dira Europan zehar zabaldu ziren uste eta ideia arrazistak XIX. eta XX. mendeetan. Donostia, esklabo portu ohia izanik, ez zen zertan salbuespena izan. 1926an izan zen lehen giza zoologikoa.


Uniformeak eskola guztietan: zer dago Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen neurriaren atzean?

Ikastetxe guztietako ikasleek uniformea eraman beharko dute 2026tik aurrera, Frantziako presidenteak iragarri duenez. Hainbat hezitzaileri galdetuta, "aniztasunaren kontrako neurria" dela garbi dute. Identitatea erakusteko eta espresatzeko modu bat da arropa, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude