Arrankudiaga Zollon Euskal Herriaren independentziari buruzko erreferenduma egingo dute igandean

  • “Euskal estatu subirano bateko herritar izan nahi al duzu?” galderari erantzun ahal izango diote azaroaren 2an Arrankudiaga Zolloko biztanleek.


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
16 urtetik gorako biztanle guztiek bozkatu ahal izango dute 9:00etatik 20:00etara zabalik egongo den bozketa-mahaian. (Arg: aiaraldea.com)

Etxarri Aranatzen eta beste hainbat herri katalanen ereduari jarraituz, Arrankudiaga eta Zolloko Ados plataformak herri-kontsulta antolatu du.

16 urte baino gehiago dituzten biztanle guztiek bozkatu ahal izango dute 9:00etatik 20:00etara zabalik egongo den bozketa-mahaian. Galderari baietz, ezetz edo zurian erantzun diezaiokete.

EHNA, NANa, gidabaimena edo pasaportea erakutsi behar dira bozkatu ahal izateko.

950 biztanleko herria da Arrankudiaga Zollo. Garak argitaratu duenez, antolatzaileek ez dute errolda ofizialik, eta ezin dute ziur jakin zenbat pertsonak bozkatu dezaketen. Gutxi gorabehera 780 bozkatzaile inguru egongo direla uste dute.

Emaitza jakinarazi eta ezabatu

Egunean zehar protokolo zehatza jarraitu arren, lortutako datuen arrastoak ezabatzea adostu dute antolatzaileek. 21:00etan kontsultaren emaitza ezagutarazi, eta ostean informazio guztia desegingo dute.

Jai giroan egingo dute kontsulta, eta igandean kirol erakustaldiek, musikak eta Etxarri Aranatzeko zanpantzarrek alaituko dituzte kaleak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude