argia.eus
INPRIMATU
Arralde, fikziozko herririk ezagunena

2010ko uztailaren 02a
Goenkale

Goenkale 3.000. atalera iritsi da. Hauxe diote bertako bi aktorek telasailari buruz:

Ainhoa Aierbe: "Ni sartu nintzenean kostunbristagoa zen telesaila; kontuan hartu behar da garai hartan Mikel, Maria Luisa eta Joxe Mari pertsonaiak zeudela. Orduan pertsonaiak harago emanda eta estereotipatuagoak zeuden. Gaiei dagokienez, herri txikietako kontuak lantzen ziren, eta kontu arruntak umorearekin jorratzen ziren. Egun, berriz, ez dira hain arruntak gaiak; droga trafikoa edo ertzainen tramak jorratzen dira, eta erregistroa aldatu dute. Aldaketa horiek, ordea, egoki eraman dituzte, bilakaera bat egon delako urteetan zehar".

Asier Oruesagasti: "Teknika eta kalitate aldetik asko hobetu da. Hizkuntzaren erregistroan ere aldatu da. Euskara garbia eta txukuna egiteko obsesioa dago. Azkenean, horrek naturaltasuna galtzen du. Orain kaleko hizkerara gerturatzen gara, margen gehiago dugu".