argia.eus
INPRIMATU
Arraiz epaitzea babestu dute "xake-mate" esateagatik
  • Sortuko presidente Hasier Arraiz epaitzea babestu du EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburu Juan Calparsorok. Herriraren aurkako operazioan, urtarrilaren 12ko atxiloketen ondoren, Guardia Zibilari “xake-mate ematera" deitu zuen Arraizek prentsaurrekoan. Hori delitua izan daitekeela uste du fiskalburuak.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 09a
Hasier Arraiz Sorturen presidentea.

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok jarri zuen salaketa Sorturen presidenteak “Espainiako Estatuari eta Guardia Zibilari mehatxuak eta irainak” egin zizkiolakoan. Dignidad y Justicia elkarteak salatu zuen ondoren Arraiz. EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor Salak erabaki beharko du, ordea, epaitu ala ez.

Duela urtebete EPPKren bitartekarien aurka egindako operazioari “Xake” deitu zion Eloy Velasco epaileak eta urtarrileko Herriraren aurkakoari “Mate”. Azken operazioaren ondoren Arraizek egindako agerraldian, operazioen izenez baliatuz egin zuen “xake-mate” hitz jokoa.

Jarraian, Hasier Arraizen agerraldia: