Arrain eta itsaskien bitartez iristen zaigun plastikoaren arriskua nabarmendu du Greenpeacek

  • Segundoko 200 kilo plastikozko hondakin ailegatzen dira mundu osoko ozeanoetara. Zortzi milioi tona urtero. Aspalditik ezagunak dira plastiko puskek itsasoko bizidunei eragindako zenbait kalte. Horrez gain, Espainiako Greenpeacen txosten batek azpimarratu du plastiko hori kate trofikora sartzen dela, eta oraindik neurtzeke dagoen eragina izan dezakeela gure osasunean, itsasoko faunarenean ez ezik.  


2016ko abuztuaren 25an - 16:59
(Argazkia: Troy Mayne).

Gero eta plastiko gehiago ekoizten dugu, eta gero eta erritmo azkarragoan ari gara itsasoak hartaz betetzen. Hala adierazi du Elvira Jiménez Greenpeaceko kideak, kutsadura horrek arrain eta itsaskiengan duen eraginari buruzko txostenaren aurkezpenean. Haren esanetan, duela zenbait hamarkadatik hona identifikatutako inpaktuen zerrendari (trabatzea, asfixia eragitea, urdail-hesteak blokeatzeagatik animalia gosez hiltzea…) azken boladan beste kezka iturri bat gehitu zaio: mikroplastikoen arriskua.

Zuhurtzia eske

Mikroplastikoak bost milimetro baino gutxiagoko plastiko zatiak dira. Zati handiagoen deskonposaketaz sortzen dira batzuetan; bestetan, nahita tamaina horrekin fabrikatutakoak dira itsasora iristen direnak. Greenpeacen arabera, behin uretan mikroplastikoek substantzia toxikoak isuri edo erakar ditzakete; horietako askoren azken geltokia arrainen eta itsaskien urdaila da. Eta hortik gure platerera. “Giza osasunarenganako ondorioak ez daude argi eta gehiago ikertu behar da, baina oinarrizkoa da zuhurtziaz jokatzea”, elkarte ekologistaren iritziz.

Ozeanora heltzen den plastikoak luzeago irauten du bertan lehorrean baino, bertako baldintzek deskonposaketa moteltzen baitute, azaldu dutenez. Itsasoetan dagoen plastiko kopuru zehatza ezezaguna da; 5 eta 50 bitarte bilioi plastiko zati dagoela uste da, gehienak hondoan: %70. Ur azalean %15 besterik ez dago.     

Txostena aurkezteaz batera, Greenpeacek iragarri du kanpaina egingo duela udako azken egunetan, arazoaz kontzientzia suspertu eta, zehazkiago, Espainiako Gobernuari plastiko bidezko kutsadura gutxitzeko neurriak har ditzan eskatzeko, “beste herrialde batzuek dagoeneko hartutako bide beretik”. Besteak beste, plastiko-hondakinak garbituko dituzte hainbat hondartza, ibai eta urtegitan, abuztuaren 27tik irailaren 10era bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude