Aroztegiaren aurka Sustrai Erakuntzak jarritako helegitea atzera bota du epaileak

  • Epailearen ustez, "erabat justifikatua" dago udalerriz gaindiko izaera. Aroztegia eta zer? plataformak berretsi du "inposatutako" proiektu bat dela Aroztegian egin nahi dutena. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 20an - 10:43

Administrazioarekiko Auzietako Aretoak bertan behera utzi du Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako salaketa. Aroztegian 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat eta golf zelai bat eraikitzeko proiektu urbanistikoari UGEP izaera eman izana auzitan jarri zuten Sustrai Erakuntzako kideek, baina epailearen ustez, "erabat justifikatua" dago udalerriz gaindiko izaera. Are: enpresaren ikuspuntuarekin bat eginez, proiektuak Baztanen izanen duen eragina "estrategikoa eta sozioekonomikoa" dela, eta Nafarroa osoan "turismoa sustatzen" lagunduko duela dio magistratuak. Sententziaren aurka, kasazio helegitea aurkez dezakete aldeek.

Proiektu horren sustatzaileek luxuzko 228 etxebizitza, bederatzi zuloko golf zelai bat, lau izarreko hotel bat eta spa gune bat egin nahi dituzte Baztanen, Lekarozko Aroztegia jauregiaren 45 hektareako eremuan. Epaileek atzera bota zuten, ordea: 2013. urtean, lehendabizikoz, eta 2015ean, bigarrenez. Bigarren sententzia hori Espainiako Auzitegi Gorenak eman zuen. Jakin baino lehen, proiektuan hainbat aldaketa egin, eta berriz aurkeztu zuten bultzatzaileek Nafarroako Gobernuan. UPN zen agintean, oraindik ere. "Foru intereseko inbertsiotzat" jo, eta udalez gaindiko sektore plan gisa onartu zuen gobernuak, 2015eko hauteskundeak egin baino zenbait egun lehenago.

"Inposatutako" proiektu bat da

Aroztegia eta gero zer? plataformak ohar baten bidez jakinarazi du "inposizioa" dela Aroztegian egin nahi dutena. "Udalaz gaindiko plana onartu zenean ez zen inolako prozesu parte-hartzailerik izan. Gai honen inguruan egin diren prozesu parte-hartzaile bakarrak 2009. urtean Lekarozen egin zen herri galdeketa eta 2016. urtean Baztan osoan egindako herri galdeketa dira. Lehenbizikoan %67a lurren birkalifikazioaren kontra agertu zen eta bigarrenean berriz %80a baino gehiago agertu zen proiektuaren kontra. Horrengatik, ez gaude inposaketa hau onartzeko prest", nabarmendu du plataformak ohar bidez.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


Eguneraketa berriak daude