Aroztegia "pelotazoa" dela esatea ez da delitua: Baztango alkate ohia absolbitu dute

  • Garbiñe Elizegi, Baztango alkate ohia, Baztango aroztegia “pelotazo”  bat dela esateagatik salatu zuen aroztegiaren sustatzaileak. El Diario de Navarrak jaso duenez, epaileak ez dio deliturik egotzi Elizegiri, “hitzok ez baitute inor mintzen” eta kargu guztietatik absolbitu du. 1.000 euro ordaintzera zigortuta zegoen beste sententzia bat ere bertan behera utzi du.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 26a
Kanal honetan artxibatua: Baztango Aroztegia

Baztango Aroztegia kanaletik interesatuko zaizu...
'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz. Ernesto Prat Urzainkiren Telleria eta gero, zer? (Elkar, 2017) da nobela, genero beltzekoa, eta eskuin erregionalistak salatu du zentroko irakasleek “jarrera ideologiko eta politiko batzuk inposatzeko” erabili... [+]


2018-01-10 | Erran .eus
Lekarozko proiektu urbanistikoaren birzatiketa plana errekurrituko du Baztango Batzar Nagusiak

Urtarrilaren 2an egin zen ohiko Batzar Nagusian, Baztango batzarkideen gehiengoak onartu zuen Lekarozko Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren birzatiketa plana errekurritzea, plan honek ez baitu izan legeak eskatzen duen bezala Aroztegi inguruko lurjabe guztien sinadurarik edo oniritzirik.


2017-09-01 | Xalba Ramirez
Palacio Aroztegiak Baztango Udalari salaketa jarri dio protestak baimentzeagatik

EH Bilduk eta Ezkerrak prentsaurrekoa eman dute Aroztegiako proiektua aurrera eramaten ari den enpresak salaketa jarri dielako bost hautetsiri. Elizondoko herriko plazan protesta egiten ari direnei argindar publikoa erabiltzeko baimena emateagatik jarri diete salaketa, prebarikazioa delakoan.


Aroztegiaren aurka Sustrai Erakuntzak jarritako helegitea atzera bota du epaileak

Epailearen ustez, "erabat justifikatua" dago udalerriz gaindiko izaera. Aroztegia eta zer? plataformak berretsi du "inposatutako" proiektu bat dela Aroztegian egin nahi dutena. 


Komantxeen lurraldea

UPNko gobernuaren proiektua zena orain Geroa Baikoak egin du bere: Lekarozen luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza egitea. Geroa Baiko eledun Koldo Martinezek, Aroztegiako proiektuak euskaran izanen duen eraginaz galdetuta, erreserba hitza aipatu zuen. Ez zekien laguntzen ari zela mugimendu berri bat sortzen. Aroztegiako komantxeek deituta, asteburuan Elizondoko plaza okupatu dute 50 gaztek. Baztan errotik aldatuko lukeen proiektuak eskualdean duen aurkakotasuna irudikatu nahi izan... [+]


2017-06-12 | Elurre Iriarte
Komantxeen kanpaldia Aroztegiako proiektuaren aurka

Batzuetan ez dugu jakiten gure hitzen ibilbidea zein izanen den. Koldo Martinez, Geroa Baiko eledunak, Aroztegiako proiektuak hizkuntzan izanen zuen eraginari buruzko txioan erreserba deitu gintuen. Ez zekien komantxeen kanpaldi bat antolatzeko bidea sortzen ari zela.


2017-05-25 | ARGIA
Kanpaldia deitu dute Elizondoko plazan, Aroztegiko proiektu urbanistikoaren kontra

Ekainaren 9tik 11ra kanpaldia egingo dute Elizondoko plazan, Aroztegiako Komantxeak plataformak deituta, Lekarozen egin nahi duten proiektu urbanistikoaren aurka protesta egiteko.


Garbi˝e Elizegi, Baztango alkate ohia
"Alkate joan eta mutil-dantzan ez parte hartzea ez zen aukera"

2013an Elbeteko mutil-dantzan irainka hartu zuten Baztan bailarako alkate eta ordezkari gorena. Garbiñe Elizegik esku bete lan izan zuen lau urteko agintaldian: ohiko eginbeharrak ez ezik, mutil-dantza parekidearen aldeko borroka eta Aroztegia kudeatu behar izan zituen. Hertsi gabeko zauriak dira biak ere Baztanen.


2017-02-28 | Erran .eus
Aroztegiko proiektuaren jarraipen-batzordea "pozoinduta" dagoela salatu dute

Azken asteetan Aroztegiko proiektuari buruz izan diren gertakarien inguruan oharra kaleratu du Aroztegia...eta gero zer? plataformak


"Hirigintza pelotazo" esateagatik isuna jarri diote Baztango alkate ohiari

Auzitegiek zigortu egin dute Garbiñe Elizegi Baztango alkate izandakoa Aroztegia proiektua "hirigintza pelotazo" izendatzeagatik.  


Eguneraketa berriak daude