Aroztegia Jauregia Sozietateak demanden mehatxupean dituela salatu dute Baztango hainbat herritarrek

  • Nafarroako Gobernuak Aroztegiko urbanizazio lanen txostena onartu eta baimena eman du hirigintza plana aurrera emateko. Ekainaren 5ean proiektuari buruzko herri galdeketa egin zuten Baztanen, eta aurkako aldea nagusitu zen.  


2016ko abenduaren 02an - 10:26
Aroztegiaren aurka egindako manifestazioa (Arg: Erran)

Golf zelaia, hotela eta 228 etxebizitza egin nahi ditu sozietateak 341 biztanle dituen Lekarozen. Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiak “kolpetik aberasteko proiektua” dela esan zuen, eta berba horiek erabiltzeagatik 36.000 euroko kalte ordaina eskatu zion Aroztegia Jauregia Sozietate Mugatuak.

Hirigintza planaren inguruko herri galdeketa iragartzeko prentsaurrekoa eman zuten zazpi herritarrek urtarrilean. Maiatzean zigor kereilak jasotzen hasi ziren, eta 50.000 euroko kalte ordainaren eskaria. Hilabete berean, Elizegi eta Joseba Otondo egungo alkatearen aurka sozietateak jarritako salaketa onartu zuen epaitegiak, prebarikazio delitua egotzita. Azkenean, herri galdeketa egin zuten ekainaren 5ean, eta planaren aurkako aldea gailendu zen alde handiz (botoen % 80).

Proiektuak aurrera egin du hala ere. Baztango alkate eta alkate ohiaren aurkako prozesuak jarraitzen duela salatu dute zazpi gazteek. Eta Aroztegia Jauregia Sozietate Mugatuak demanden mehatxupean dituela oraindik ere.

Horren aurrean, adierazi dute herritarren hitza bilatzea ezin dela inoiz eta inon errudun agertzeko arrazoia izan. Euren iritziz, sozietateak beldurtuta “nahi” ditu, “badakielako mehatxurik gabeko baldintzetan ez zela inondik ere onartuko bere proiektu espekulatzailea”. Isilik nahi dituela gaineratu dute, “zabaldu ez dadin proiektuak ez dituela legalki baldintza guztiak betetzen”.  

Urtarrileko agerraldi hura egin eta hamaika hilabete beranduago, “euren erakundeen gainetik pasa nahi dutenei aurre egiteko prest” daudela azaldu dute gazteek abenduaren 1ean emandako prentsaurrekoan.

                          


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2022-05-16 | ARGIA
Aroztegiako obrak geratzea lortu eta urtebetera, festa egin dute Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu larunbateko besta egunarekin, erresistentziaren lehenbiziko urteurrenean.


Aroztegiako erresistentziaren lehen urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ereindakotik omen uzta izena jarri dio egunari Aroztak! herritar talde antolatzaileak. Besteak beste, borroka horretan parte hartu duten guztiak eskertu nahi izan ditu besta egunarekin.


2022-02-16 | ARGIA
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Herritarrek eta Baztango Udalak esandakoa berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epai batek. 2021eko maiatzean abiatutako Aroztegia urbanizatzen hasteko lanak legez kanpo egin zituzten.

2022-01-27 | ARGIA
Aroztegiako proiektuaren aurka egiteagatik, sei herritarrek deklaratu behar izan dute Nafarroako Auzitegian

Elkartasunez, hamarnaka herritar elkartu dira Nafarroako Auzitegiaren aitzinean, "herri baten borondatea ezin da epaitu" banderola plazaratuz.


Eguneraketa berriak daude