argia.eus
INPRIMATU
Arnaud Etchandy donibandarra hil da Alpeetan, elur-jausiak harrapatuta
  • Pic Blanc du Galibier mendiaren ipar aurpegian eskiatzen ari zela harrapatu zuen elur-jausiak Arnaud Etchandy marinel eta mendizalea, pasa den asteazkenean (abenduak 7). Hileta-elizkizuna asteazkenean (hilak 14) egingo da Donibane Lohizuneko San Joan Bataiatzailearen elizan, 10:30ean.

ARGIA @argia 2022ko abenduaren 12a
Argazkia: Mini Transat Arnaud Etchandy / Facebook

38 urteko ingeniariak abenturazale arima zuen, eta biziki maite zituen natura eta aire zabaleko espazioak, Marcel Bedaxagarrek nabarmendu bezala Sud Ouest egunkarian. Eskarmentu handiko eskiatzailea zen, eta itsas-ontziz ere eginak ditu espedizio luzeak, 2017an Ozeano Atlantikoa zeharkatu zueneakoa, esaterako, euskararen sustapena ardatz duen Euskal Haziak elkartearen koloreekin.

Arnaud Etchandy zen Euskal Museoaren adiskideen elkarteko buru Maritxu Etchandy Ithurralderen eta Maulen espartin fabrika zeukan Charles Etchandyren semea. Halaber, aitona, André Ithurralde, Donibane Lohizuneko alkatea izan zen 1971 eta 1987 artean.