Arnaldo Otegiren hautagaitza atzera bota du Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak

  • EAEko irailaren 25eko hauteskundeetan parte hartzea ukatu dio batzordeak EH Bilduko kideari inhabilitazioa dela-eta "hautaezina" delako.


2016ko abuztuaren 24an - 10:41

Asteazken goizean jakinarazi dio hauteskunde batzordeak EH Bilduri bere erabakia. Bateragune auziko epaiaren ondorioz Otegi inhabilitaturik dago 2021 arte eta horregatik "hautaezina" dela ebatzi du, baina ez du arrazoi horretan gehiago sakondu.

EH Bilduk eta Otegik behin baino gehiagotan azaldu dute jurisprudentzia alde dutela eta hautagaitza atzera botatzea "amarru" bat litzatekeela. Koalizioak asteazken arratsaldean egingo du erabakiari buruzko balorazio publikoa.

Zer ibilbide izango du auziak?

Alderdiek bi egun dituzte aurkeztutako zerrendetan izan daitezkeen akatsak zuzentzeko eta Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak abuztuaren 29an emango du behin betiko zerrenden berri. Horrez gain, Otegiren defentsak irailaren 2ra arteko epea du helegitea jartzeko. Batzordeak iritzi bera izaten jarraituz gero, epaitegietako bidea hartuko lukete eta Espainiako Konstituzio Auzitegira iritsi daiteke auzia hauteskunde kanpaina hasi bezperatan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
MAPA | Zer bozkatu dute zure bizilagunek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zure auzoan zer indar politikok irabazi duen jakiteko, mapa honetan aurkituko dituzu udalerrietako distritu eta sekzioen emaitzak.

[[hauteskundeak distrituak zabala 2024 A21 eusko-legebiltzarra]]


Eguneraketa berriak daude