argia.eus
INPRIMATU
Arnaldo Otegik dio ez dagoela baldintzarik lanera buelta segurtasunez egiteko
  • EH Bilduko koordinatzaile nagusiak erabakia Confebaskek eta CEOEk hartu dutela esan du, baina Sánchezek, Chivitek eta Urkulluk onartu egin dutela. Erabakiak bigarren konfinamendu bat ekar dezake haren ustez, ekonomia eta osasunari kalte are handiagoa ekarriz.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 13a
Artxiboko argazkia.

Otegi Urkulluri eta Chiviteri zuzendu zaie nagusiki. Gogoratu du asteak daramatzatela herritarrei “ardura” eskatzen. “Haiek ari dira arduraz jokatzen? Guk zalantzak ditugu”, adierazi du. Bihar milaka izango dira ezinbestekoak ez diren lanetara bueltatu beharko duten langileak, eta, Otegiren ustez, haien segurtasuna ez dago bermatuta.

Langileak lanera bueltarazteko erabakiak atzera pausua ekar dezake, EH Bilduko koordinatzailearen ustez, “bigarren konfinamendu bat”, osasunari eta ekonomiari eginiko kaltea areagotzea ekarriko lukeena. Nazioartean komunitate zientifikoak eman dituen gomendioen aurka egitea ere leporatu die Urkullu eta Chiviteri, lanera buelta, “arduragabekeria eta ausarkeria” dela ziurtatuz.