argia.eus
INPRIMATU
ETAk emandako urratsa goraipatu eta Otegi aske uzteko eskatu du Desmond Tutuk
  • Desmond Tutu hegoafrikar apezpiku eta Bakearen Nobel saridunak Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu du. Espainiako kartzeletan dauden 500 euskal presoak "preso politikotzat" jo eta alde guztiei eskatu die elkarrizketa ahalbidetzeko testuingurua sortzen laguntzeko.

ARGIA @argia 2014ko martxoaren 20a
"Arma guztiak deuseztatzeko ETAren erabakia ausarta eta konfiantza sortzeko neurri garrantzitsua da", dio Desmond Tutuk. (Argazkia: myfilm.co.za)

Plazaratutako oharrean dioenez, Otegi –"bake prozesuko buruzagia"– askatzea pauso garrantzitsua litzateke.

Bere hitzetan, armak deuseztatzeko ETAren erabakia "ausarta eta konfiantza sortzeko neurri garrantzitsua" da: "Bake iraunkorra lortzeko atea zabaltzen du horrek".

Armak zigilatzeko prozesuak "gobernuen eta Estatuko erakundeen lankidetza" behar duela gehitu du; eta adiskidetzerako baldintzak sortzeko eskatu die ETAri eta Espainiako Gobernuari. Alde guztiek kontzesioak egin beharko dituztela dio.

Prozesuan giza eskubideak eta biktimak kontuan hartzeko eskatu du.