“Eusko Jaurlaritzak dituen asmoak argi geratu zaizkigu berriz ere: euskal lurraldea putzuz betetzea, gas ez-konbentzionala ateratzeko”, salatu du Berriztu Araba!-k. Datozen asteetarako hainbat ekimen antolatu dituzte.
Aurreko ostiralean, 2018ko ekainaren 15ean, SHESAk hala eskatuta eskatuta, Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialean, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa eta “Armentia-2” putzuaren azterketa argitaratu zuten. Berriztu Araba!-k salatu duenez, “Eusko Jaurlaritzak dituen asmoak argi geratu zaizkigu berriz ere: euskal lurraldea putzuz betetzea, gas ez-konbentzionala ateratzeko”.
“Gasa ez-konbentzionala dela esaten da, gasa bera boltsa batean bilduta ez dagoelako. Lurraren azpian sakabanatuta geratu, eta mila kilometro karratutara sakabanatzen da. Honegatik, gas guzti hori ateratzeko, Amerikako Estatu Batuek gas ez-konbentzionala uztiatzeko eredu berdina jarraitu beharko litzateke eta milaka putzu zulatu beharko lirateke”.
Gasteizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, Armentia 2 putzuko kalifikazioan, urbanizatu ezin daitekeen baso balioa duen zoru bezala agerten da. Espresuki, zulaketa jarduerak debakatuta daudela gogoratu dute. “Gasteizko Udalari, jarrera berdinarekin mantendu dadila eskatzen diogu, eta kalifikazioa manten dezala”.
Iaz, instantzia judizialetan, errekurtsoa aurkeztu zuten eta hau ere onartu zioten Berrizturi. Jakinarazi dutenez, helegitea Audientzia Nazionalaren esku dago une honetan, eta aurreikusitako eperen arabera, urte bukaerarako egon daiteke ebatzita.
Kanpaina uztaila amaierara arte
Honen aurrean, herri alegazio kanpainia burutuko dute, salaketa egin eta plan hauen berri emateko: ekainaren 19an hasi eta uztailaren 27an bukatuko da. Aldi berean, herritar guztiak gonbidatu dituzte zaudete alegazioak sinatu eta sinadura gehiago lortzeko. Kanpainia hau antolatzeko, ostegun honetan, 19:00etan, Iparralde Gizarte-Etxean gauzatuko den asanblada irekira gonbitea luzatu dute.
Era berean, frackingaren putzuen zulaketen aurka egin bezala, uztailare 31n, Gorbeiara mendi martxara egingo dute: salaketa argazkia egingo dute eguerdiko 12:00etan.
Albiste hau Hala Bedi-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]
Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.
Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.
COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]