Armek bermatutako "demokrazia" versus boto librean oinarritua

  • Laurogeita hamar bat egun gelditzen zaizkie katalanei, Espainiako botereek eragotzi ezean, independentziaren adierazpena egiteko. Maila ematen ari dira hango politikariak eta bide-orri garbia eta demokratikoa iragarri berri dute datozen hiru hilabeteetarako.


2017ko uztailaren 06an - 11:01

Planteamendua ezin demokratikoagoa da: erroldatuta dauden guztiek izango dute aukera erreferendumaren galdera argiari baiezkoa edo ezezkoa emateko; hori bai hautatu egin beharko dute Espainiako Estatuak eskaintzen duen monarkia konstituzionalarekin eta autonomi estatutu kaxkarrarekin jarraitu nahi duten ala Kataluniako estatu propioa nahi duten, Kataluniako errepublika Espainiatik ez-dependentea, eta honekin katalanago izateko esperantzarik baduten, linguistikoki eta kulturalki, materialki eta espiritualki. Ai halako abagunean jarri izan bagintuzte gureek, bestaldera begiratu beharrez, Espainiako Gobernuko Barne ministroak esandakoa nola interpretatuko espekulazio hermeneutikoetan noragabetu beharrean!

Abagunea diozu –entzuten ari naiz–: ez dakizu Espainiako Gobernuak 1.500 funtzionario katalani eskutitza bidali diela esanez nagusiz ez daitezela tronpa, Madrilekoari zor diotela obedientzia eta ez Generalitateari, eta desobedientzia isunekin ordainaraziko dietela edota espediente zorrotzekin. Ez dakizu Cospedal andreak esan duela Espainiako gizon eta emakume armatuak batasun hautsezina bermatzeko daudela. Ez dakizu katalan independentisten aurkako eraso administratibo-judizialaren ondotik –Konstituzionala brankan dutela–, ekonomikoa eta militarra etorriko direla, Brunete mediatikoaren laguntza ikaragarriarekin.

Espainiar kontzientziatu gehienak ez dira demokratak, espainolak dira, eta totalitarioak politikoki ere euskaldun edo katalan edo galiziar izan nahi dugunon aurka egiteko, Estatuak dituen baliabide guztiak erabiltzearen aldekoak. Hori ez dugu inoiz ahaztu behar.

Espainiar kontzientziatu gehienak ez dira demokratak, espainolak dira, eta totalitarioak politikoki ere euskaldun edo katalan edo galiziar izan nahi dugunon aurka egiteko, estatuak dituen baliabide guztiak erabiltzearen aldekoak. Hori ez dugu inoiz ahaztu behar

Politikari katalanak maila ematen ari direla esan dut. Orain ikusi behar dugu funtzionarioek maila ematen duten –justizia funtzionarioek bezala mossoek–, enpresaburu eta finantza-buruek maila ematen duten, eta halaber herritar kontzientziatuek eta ez hain kontzientziatuek ere. Zergatik ez dugu, bada, izango horiengan itxaropena, eta zergatik ez dugu, bada, pentsatuko politikari duinen duin izango direla!

Zer egin dezakete estatuko botere faktikoek? Zer ikusteko ote gaude? Konstituzionalaren betiereko erasoez gain, hautestontziak jartzea galaraziko ote dute?, jarritako hautestontziak kentzera guardia zibilak eta polizia nazionalak bidaliko ote dituzte? Mossoen eta polizia espainiarren arteko tirabirak ikusteko ote gaude? Ez diezaiegun ideiarik eman, ez daude horren eskasian eta.

Dagoeneko eskerrak eman beharrean gara katalanei, politikan gauzak garbi jartzeagatik, eta herritarrak politikoki espainol ala katalan izan nahi duten hautatzera behartzeagatik, hainbat aitzakia merke indarrik gabe utzirik: “Politikari guztiak berdinak dira, nik ez dut politikaz ezer jakin nahi”. Hau da, gure mendekotasun eta morrontzaren sasi-argudio eta aitzakia baino ez direnak funtsik gabe uzteagatik.

Hautatu beharra dute Katalunian, eta Kataluniako Errepublika askea sortzeko koiunturan murgiltzear dira. Besteak beste, inbidia sanoa ematen digute!

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude