AEB

AEB: egunean 40 lagun hiltzen dituzte suzko armekin

  • Urtea hasi denetik, jada 1.816 lagun hil dira tiroz AEBetan; egunero, batez beste, 40 lagun hiltzen dituzte. Sei astetan 30 tiroketa erregistratu dituzte herrialde osoan eta 6.570 gertakari armekin lotutakoak izan dira. Gun Violence Archive gobernuz kanpoko erakundeak emandako datuak dira eta atzera begiratuz gero, datuak are esanguratsuagoak dira: 2014tik gutxienez 12.000 lagun hil dira arma tiroz.


2018ko otsailaren 15an - 11:43
Hamazazpi lagun hil ditu ikasle ohi batek Floridako ikastetxe batean.

Erasotzaileen foku nagusia ikastetxeak izan direla ondorioztatu daiteke.  2013tik 290 eraso izan dira hezkuntza zentroetan. Aurten, jada hemeretzi tiroketa izan dira; hamar kasutan sarraskia hainbat hildako eta zauriturekin amaitu da.

Aipatutako datuok kasualitatetik ezer ez dutela berretsi du Crish Murphi senetari demokratak eta argi esan du “herritar guztiak” gertakari hauen erantzule direla. “Hemeretzigarren tiroketa da 2018an eta oraindik ez gara martxora iritsi. Sarraskiok ez dira beste inon gertatzen, AEBetan soilik. Gure jarrera geldoaren ondorio dira eta herritar gisa erantzule zuzenak gara”. 

 

Florida begiz jota

Azken erasoa ostegun arratsaldean jaso da: ikasle ohi batek hamazazpi pertsona hil ditu Floridako Parklandeko institutu batean, AEBetan. Ikasleak zentrotik irteten ari zirela hasi da tiroka erasotzailea. Abisua jaso ahala, Poliziak ikastetxea itxi du eta 3.000 ikasle baino gehiago irtenarazi ditu zentrotik. Erasotzailea atxilotu egin dute; ikastetxera sartzeko debekua zuen 19 urteko ikasle ohia dela baieztatu du Poliziak.

“Katastrofe bat izan da, ez dago hitzik”, esan du Scott Israel polizien buruak. Hamazazpi hildakoez gain, gutxienez 30 lagun zaurituta daude. Erasotzaileak inongo laguntzarik gabe egin duela erasoa adierazi du Poliziak. Errifle erdi-automatiko bat eta hainbat munizio kargadore zeramatzan soinean erasoaren unean.  

Jim Gard irakaslea da eta hedabideei adierazi dienez, erasotzaileak debekatuta zuen ikastetxera sartzea, hainbat ikasle mehatxatu zituelako. The Guardianen arabera, erasotzailea Nikolas Cruz izeneko gaztea da. Bere ezagunek esan dute armak eduki ohi zituela eta maiz erakusten zituela jendaurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude