Armagintzaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute Bilbon


2012ko apirilaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Bilbon hasi eta Getxon amaituko da 5. Bizi Martxa.

Diputazio paretik aterako dira goizeko 11:00etan, Barakaldoko Prescicast enpresatik pasa eta Getxoko Sener enpresaren parean amaituko dute, biak ere industria militarrarekin lotutako lantegiak salatzeko. Antolatzaileek Israelgo armadarekin elkarlanean aritzea egotzi die. Euskal armagintza industriak 600 miloi euro inguruko salmentak izaten ditu urtero. Aurten %15 igo dira.

Informazio gehiago:

- Espainian armagintzarekin lotura handiena duten bankuen artean daude BBVA, Banca Cívica eta Kutxabank (2012-03-16)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude