argia.eus
INPRIMATU
Armagintza eta arma salmenten aurkako martxa feminista egingo dute larunbatean Santurtzin
  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak dei eginda, armen industriaren eta gerraren aurkako manifestazioa egingo dute  abenduaren 16an Santurtzin. Goizeko 11:00tan Santurtziko parkean batzeko deia zabaldu dute, “patriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko aliantzari ezetz esateko”.

2017ko abenduaren 14a

Antolatzaileek adierazi dute Bilboko Portutik irteten diren eta bertan ekoitziak diren armak gatazka guneetara bidaltzen dituztela, gerrak sustatuz: “Guk ez dugu horren konplize izan nahi”. Gainera, instituzio eta gobernuek errefuxiatuei ateak ixten dizkieten bitartean, kapitalari parez pare irekitzen dizkietela nabarmendu dute, “inongo mugarik jarri gabe eta askatasun osoa emanez”.