Azkenean bai, hartu diote gaina bertsoek txapelketari. 4500 lagun bildu dira gaur [larunbatean] BEC-en, Arkaitz Estiballesek datozen bi urteetarako Bizkaiko Bertsolaritzaren txapela nola janzten zuen bizitzera.
Txapeldun berria dugu: Arkaitz Estiballes. Akatsik gabeko saioa egin du. Txukun bete dute lana gainerakoek ere, batzuetan hobexeago besteetan beherago. Hori bai, nork bere estiloan, zein baino zein: Etxahun puntuak biltzen-biltzen, ariketa guztietan; Miren, bertsomolde gozoz, publikoaren bihotzetara helduta; Onintza, ofizioko saioetan bere errolean ederto sartuta; Beñat, bertsolari zirtolarien paperean, plazako kantari legez; Jone, zirikatzaile ofiziotan; Peio, natural-natural; eta berdin Eneko, barru-barrutik eta urteetan egindako lana erakutsi guran.
Horiek saio-osteko gogoetak. Bertsoak eta sentsazioak digerituta, astelehenean, gehiago eta sakonago, ARGIAn.