Aritz Romeok dio Otamendi epaileak eman zuela okupatutako etxea husteko agindua

Zuzeneko jarraipena
  • Astelehenean egindako agerraldian jakinarazi du Aritz Romeok Fermin Otamendi epaileak eman ziela esku hartzeko agindua, etxeko jabeek salaketa aurkeztu ondoren.

    Udaltzaingoaren jarduna “neurrigabea” izan zela adierazi du EH Bilduk asteburuan zabaldutako ohar batean. Horrekin batera, “ikerketa bat abiaraztea eta Udaltzaingo barruan erantzukizunak hartzea” eskatu du. PSNk eta UPNk gogor kritikatu dute Aritz Romeo EH Bilduko Hiri Segurtasunerako zinegotzia; Geroa Baik Romeok iragarritako ikerketa sostengatu du; eta Aranzadik eta Ezkerrak Romeo sostengatu dute. Alderdi guztiek adierazi diete sostengua zauritutako udaltzainei, eta Udal Gobernuko alderdiek zauritutako gazteei ere bai. 

    Kalean dira dagoeneko urriaren 8an atxilotutako hiru gazteak. Iruñeko Sarasate kaleko etxe bat okupatzeagatik atzeman zituzten. Bertara sartu eta barruan zeudenak atera zituen poliziak, hiru pertsona atxilotuz eta hainbat zauritu eraginez. Nafarroako Auzitegi Nagusiak, bestalde, adierazi du epaileak ez zuela etxe hori hutsarazteko agindurik eman.

    Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak azaldu duenez, karguekin utzi dituzte aske. Izan ere, autoritatearen aurka eraso egitea egotzi diete hirurei. Hori dela eta, hamabost hilabeteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak hiru atxilotuentzat, eta 2.250, 900 eta 1.350 euroko isunak. Horrez gain, bertan zeuden gainerako pertsonak identifikatzea ere agindu dio poliziari.

    EH Bildu: Udaltzaingoaren parte hartzea neurrigabea izan da

    Udaltzaingoaren jardunari dagokionez, ohar bat plazaratu du EH Bilduk. Bertan, poliziaren jokabidea “neurrigabea” izan zela adierazi du, eta “iraganeko irudiak” gogora ekarri zituela. Koaliziotik “bultzatzen” ari diren “hiri eta polizia-ereduaren aurkako portaera” dela ere gaineratu du EH Bilduk. Beraz, “jarduna ikertzea eta Udaltzaingo barruan erantzukizunak hartzea” eskatu du. Horretaz gain, gogoratu du etxea husteko agindua Fermin Otamendi guardia epailearena izan zela, eta ez Udal Gobernuaren edo Udaltzaingoarena.

Gazteak Sarasate kalean okupatutako etxean. (Arg.: Topatu.info)
Epailea eta zaintzako udaltzainburuaren arteko elkarrizketa

Adolfo Araiz EH Bilduko Legebiltzarkideak jakinarazi du epaileak bultzatu duela Udaltzaingoa okupatzaileen kanporatzean parte hartzera. Nafarroako Lurralde Auzitegiak ukatu egin du halakorik eta epailea eta une horretan zaintzan zegoen udaltzain buruaren arteko grabaketaren berri eman du.

Nafarroako Lurralde Auzitegiko goardia epaileak joan den larunbateko eguerdian deitu zion goardiako udaltzainburuari, Sarasate pasealekuan okupazioa gertatzen ari zen unean.

– Udaltzainburua: Ba, bai, jauna. Badakigu zehatz-mehatz eta une honetan, etxebizitza osoko jabe den eraikuntza enpresako gerentea salaketa jartzen ari da Udaltzaingoaren egoitzan.

– Epailea: Ados, ados. Ados, ados, ados. Eta zer egingo duzue, kanporatu? Esaten dizut hau oraintxe bertan izan delako, antza.

– Ud. burua. Oraingoz dudan agindua ez partehartzea da.

– Epailea: Ja. Baina, jabea salaketa jartzen ari da?

– Ud. burua: Bai, une honetan jartzen ari da.

– Epailea: Eta gerentea esaten ari da ez dagoela ados okupazioarekin? Edo zer dio?

– Ud. burua: Bai, ez dagoela ados. Eta kaleratzea eskatuko du.

– Epailea: Kaleratzea? Ados. Orduan, mesedez, behin salaketa jarrita dagoenean eta jaun horrek hori argi utzi duenean, hona etorri behar duzu, eta jende honi jakinarazi etxebizitza okupatzen ari direla, une honetantxe ari dira eta. Ni aurrean nago, ikusten ari naiz.

– Ud. burua: 12:00etan hasi dira.

– Epailea: Bai, ba jakinarazi haiei jabeak ez duela nahi okupazio hori gerta dadin eta alde egin dezaten nahi duela, eta oraingoz, etxebizitza barruan diren pertsonak identifikatu, hau delitua da eta.

Ud. burua: Hori da egingo duguna. Bai, bai.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude