argia.eus
INPRIMATU
Aristrain enpresariarentzat 64 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak
  • ArcelorMittal-en jabe nagusietakoa den Olaberriako Jose Maria Aristrain enpresaburuak iruzur fiskal erraldoia egin zuen 2005etik 2009ra, Castellanako Paperetan ageri denez.

ARGIA @argia 2016ko azaroaren 09a

211 milioi euroko iruzurra egin zuen Aristrain altzairugileak 2005etik 2009ra Espainiako Ogasunaren aurrean. Besteak beste, joan de ekainean hainbat hedabidek zabaldutako filtrazioari esker jakin zen enpresariak ArcelorMittal-etik lortzen zituen dibidenduengatik ez zuela ezer ordaindu urte horietan, eta Herbeheretako, Suitzako nahiz Luxenburgeko ezkutuko sozietateak ere erabili zituela iruzurra egiteko. Sozietate horietako baten bidez, esaterako, bere etxebizitzak, aisialdirako yatea eta luxuzko autoen kolekzioa mantentzen zuen, Ogasunari ezer deklaratu gabe.

Madrilgo fiskaltzak 64 urteko kartzela zigorra eskatu du Aristrainentzat eta 1.190 milioi euroko isuna, baita 211 milioi euroak bueltatzeko ere.

Jose Mari Aristrain munduko aberatsenen zerrendan ageri da, Olaberriako altzairu fabrikari esker egindako fortuna dela-eta. ArceloMittalen %2aren jabe da, Zumarraga eta Sestaon ehunka langile kalean utzi dituen enpresarena.