argia.eus
INPRIMATU
Argizaiola saria jaso zuen atzo ‘Jakin’ aldizkariak

2006ko abenduaren 08a

Gerediaga Elkarteak 2006ko Argizaiola saria eman zion atzo (7) Jakin aldizkariari, 50 urtetan euskal kulturaren alde egindako lana eskertzeko. Joan Mari Torrealdai aldizkariko zuzendariak jaso zuen saria San Agustin Kultur Gunean egindako ekitaldian. Jakin aldizkariak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako ekitaldi guztietan hartu du parte.