argia.eus
INPRIMATU
Gatazkaren ezkutuko biktimen inguruko informazioa sarean jasoko du Euskal Memoriak
  • Maiatzaren 7an aurkeztuko du Euskal Memoria Fundazioak gatazkak sortutako biktimen inguruko dokumentazio zentroa. Sarean bildu dira datu guztiak eta 1960tik hona 500 hildako baina gehiago zenbatu dituzte polizia operazioetan, gatazkaren ondorioz sortutako istripuetan eta ekintza armatuak burutzean, besteak beste.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 04a
Euskal Memoria Fundazioaren lan baten aurkezpeneko irudia. (Argazkia: euskalmemoria.eus).

Orain arte argitaratu gabeko informazioa jaso dute eta Interneten libreki kontsultatu ahalko da ostegunean zabalduko duten webgunean. Oinarrizko datu basearekin batera, argazkiak, prentsaren informazioa, datu bibliografikoak eta txosten polizial edo judizialak aurkitu ahalko dira.

Gatazkaren ondorioz hildakoen inguruko datuak gora doaz. Irekiko den webguneak 1960. urtetik aurrerako biktimen datuak bilduko baditu ere, Euskal Memoriak aurreko hamarkadetako datuak ere biltzen ditu. Ez hildakoenak soilik; tortura jasan duten, atxilotuak izan diren eta euskara eta euskal kulturaren aurkako erasoak ere zerrendatzen dituzte.

Pasa den astean jakinarazi zuen Urko Apaolazak kazetariak ARGIAn Joxe Arregiren kasuaren espedientea aurkitu dutela.