argia.eus
INPRIMATU
Argitaletxeak euskal haur eta gazte literaturari buruz

2009ko apirilaren 02a

Iñaki Aldekoa (Erein): "Gurean badago halako inertzia bat itzulpenen kontrakoa. Jatorriz euskaraz idatzitakoari balio erantsi bat batzen zaio. Nire ustez, kalitateari eta hizkuntzari, hau da, euskarari begiratu behar zaio. Kontua da gazteak non aukeratu eduki nahi duela eta hemengo idazleak ez dira nahikoa".

Olatz Osa (Elkar): "Elkar taldeko Ttarttalo argitaletxeak, esaterako, haurren produkzioa kanpoko argitaletxeekin hitzarmenak lotuz, hau da, tiradak batuz lan egiten du. Horrela ahalbidetu liteke euskaraz soilik argitaratzea ezinezkoa litzatekeen liburu mota bat euskaraz ere argitaratzea".

Pello Elzaburu (Pamiela): "Hizkuntza txikia gara eta gainera bi hizkuntza ditugu eskura. Ezin ditugu txapuzak egin, irakurleak bi hizkuntzetan duen liburu bera konparatuko baitu. Beraz, kalitatea eta prezioa parekatu behar ditugu, guri garestiago irten arren". (2009-04-02)