ARGIAren komunikazio proiektua barrutik ezagutu eta kazetari gisa trebatzeko aukera zabalduko dugu. 2026an gure erredakzioan praktikak egin nahi badituzu, animatu eta aurkeztu zaitez azaroaren 6an egingo dugun azterketara. Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Giza Zientziak eta Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako eta Zientzia Politikoetako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da.
Azaroaren 6an (osteguna) egingo dugu azterketa, ondoko lekuetan:
Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan nahiago zenukeen egin azterketa, urriaren 24a baino lehen. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.
Praktikak gauzatzeko bi sasoi izango dira aukeran:
Zertan arituko dira ikasleak?
Lau orduko lanaldia izango da (astelehenetik ostiralera), ordainpekoa. Gure webgunerako eta aldizkarirako idatziko dute, sare sozialetan trebatuko dira, eta kazetari taldearen dinamika ezagutuko dute.
Nori zuzendua dago?
EHUko Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Giza Zientziak eta Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoetako, Soziologiako eta Zientzia Politikoetako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean matrikulatuta egotea.
Animatu eta ezagutu barrutik ARGIAren komunikazio proiektu independentea.