argia.eus
INPRIMATU
ARGIAn praktikak egin nahi?
  • Ikasi ofizioa. Ikasi lantaldean aritzen. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, azterketara aurkeztea besterik ez duzu.

ARGIA @argia 2013ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 24ean ostirala egingo dugu azterketa 10:30etan bi lekutan:

- ARGIAren egoitzan, Lasarte-Orian, Zirkuitu Ibilbidea, industrialdeko 15. pabilioian.

- EHUko Leioako Campusean (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 3. gelan).

Etorri behar baduzu, email bat bidali praktikak@argia.eus helbidera esanez etorriko zarela. Curriculuma ekarri mesedez.

Hautatuek hiru urte-sasoi izango dituzte aukeran:

  • 2013ko ekainaren 1etik 2013ko irailaren 30era.

  • 2013ko urriaren 1etik 2014ko urtarrilaren 31ra.

  • 2014ko otsailaren 1etik 2014ko maiatzaren 31ra.

4 orduko lanaldia izango da.

Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko hirugarren maila edo aurreagokoei zuzendua.