ARGIAn praktikak egin nahi?

  • Lantaldean aritu, sare sozialak kudeatzen eta internet zein papererako idazten trebatzeko aukera zabalduko dugu. ARGIAn praktikak egin nahi badituzu, maiatzaren 4an egingo dugun azterketara aurkeztea besterik ez duzu.


2018ko apirilaren 19an - 17:00

Maiatzaren 4an (ostirala) egingo dugu azterketa, goizeko 11:0etan, bi lekutan:

Etorri behar baduzu, bidali e-mail bat praktikak@argia.eus helbidera eta adierazi bi lekuetako zeinetan egingo duzun azterketa. Azterketara curriculuma ekarri, mesedez.

Praktikaldiak lau hilabeteko iraupena du eta hiru sasoi daude aukeran:

2018ko ekainaren 1etik 2018ko irailaren 28ra.

2018ko urriaren 1etik 2019ko urtarrilaren 31ra.

2019ko otsailaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra.

Lau orduko lanaldia izango da.

Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Giza Zientziak eta Komunikazioko ikasleei zuzendutako deialdia da. Nahitaezkoa izango da praktikak egin bitartean unibertsitatean izena emanda egotea.

Animatu eta batu ARGIAren komunikazio proiektu independentera.


Eguneraketa berriak daude