argia.eus
INPRIMATU
ARGIAko zuzendariaren lekukoa pasako dio Xabier Letonak Estitxu Eizagirreri
  • Estitxu Eizagirrek hartuko du ARGIAko zuzendari kargua irailetik aurrera, Xabier Letonaren ordez. Letona 2002tik ari da zuzendari lanetan. ARGIA astekarian astero idatzi ohi duen Maltzagatik atalean azaldu ditu erreleboaren zioak.

ARGIA @argia 2013ko ekainaren 19a
Estitxu Eizagirre izango da zuzendari berria. (Arg: Dani Blanco)

“Dozena bat urte aski eta sobera dira halako postu batean egoteko, haize berriak ezinbestekoak dira eta bereziki goi-mailako arduretan. Betoz indar eta ideia berriak, denoi egingo digute on”.

Aurrerantzean, Letonak ARGIAn jarraituko du kazetari lanetan.

Irakurri Xabier Letonaren Betoz haize eta ideia berriak Letonaren artikulua.