Udako kultur gomendioak, ARGIAko kazetarien eskutik

  • Uda "deskonektatzeko", bai, baina ez burua itzaltzeko: badakigu oporraldia rpbesten duzula urte osoko presek uzten ez dizutena egiteko: ordu batzuk hartu liburu, diskoeta filmetan murgiltzeko. ARGIAkook gustatzen zaizkigun zenbait argitalpen gomendatu nahi dizkizugu. Guztira 12 dira, banaka jartzen joango gara egunez egun gure webgunean. Ea atsegin dituzun.


2017ko abuztuaren 03an - 16:14

1- Badator postkapitalismoa. Paul Mason-en Postcapitalim, a guide to our future liburuaren gomendioa, Xabier Letonaren eskutik.

2- Itsasoa osorik irensteko plazera. Gregorio Muro Harriet eta Francisco Fructuosoren Justin Hiriart komikiaren gomendioa, Jon Tornerren eskutik.

3- Historia ofizialetik kanpo. Domenico Losurdoren La non-violenza. Una storia fuori dal mito liburuaren gomendioa, Axier Lopezen eskutik.

4- Jostailu-dendako intriga. Edmund Crispinen The moving toyshop eleberriaren gomendioa, Unai Brearen eskutik.

5- Oskorriren zohardi antologikoa. Oskorriren Hauxe da despedidia diskaren gomendioa, Mikel Asurmendiren eskutik.

6- Aresti eta bere paisaia. Adur Larrearen Gabriel Aresti BioGrafikoa liburuaren gomendioa, Estitxu Eizagirreren eskutik.

7- Black power britainiarra. John Ridley eta Sam Miller-en Guerrilla telesailaren gomendioa, Gorka Bereziartuaren eskutik.

8- Konfiantzaren indarra. Amaia Antero Intxaustiren Konfiantzaren pedagogia. Arizmendi ikastolaren markoa liburuaren gomendioa, Mikel Garciaren eskutik.

9- Amek kontatu ez zutena alabek esana. Iban Gonzalezen zuzendaritzapean Baleukok egindako dokumentalaren gomendioa, Onintza Iruretaren eskutik.

10. Nola heldu gara hona? Origenes de la Civilización, 1999tik Turkiak preso duen Abdullah Oçalan buruzagi kurduaren liburuaren gomendioa, Lander Arbelaitzen eskutik.

11. Gogoratzea, ekintza politiko gisa. Laura Benadiba historialariaren Nuestras voces en movimiento liburuaren gomendioa, Urko Apaolazaren eskutik.

12. Zuhaitzen bizi sekretua. Peter Wohlleben basozain alemanaren liburuaren gomendioa, Pello Zubiriaren eskutik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude