Azken asteotan lanean ibili ostean, kanal berriak prest ditu ARGIAk Euskaltube (euskaltube.com/argia) eta Youtube (youtube.com/argiaastekaria) webguneetan. Dagoeneko ikusgai daude orain arte egindako bideo guztiak. Hemendik aurrera, bideo berriak, gure webgunean jartzeaz gain, beste bi kanal berezi hauetan ere jarriko ditugu, ahalik eta ikusle kopururik handienera iritsi asmoz.