ARGIAk egitaraua prestatu du maiatzaren 9tik 14ra Lasarte-Oria "beste betaurrekoekin" ikusteko

  • Datorren astean, maiatzaren 9tik 14ra hainbat ekitaldi egingo ditu ARGIAk, Ttakun elkartearekin elkarlanean, Lasarte Oria ikusteko beste betaurrekoak lelopean. 30 urte dira Lasarte-Oria sortu zela eta urtean zehar ekitaldi ugari egingo dira herrian.


2016ko maiatzaren 05an - 10:39

ARGIAk Lasarte-Orian du bere egoitza 1990az geroztik eta herriko beste eragile baten gisan, bere ekarpena egin nahi izan dio herriari.Trantsizioak erakusketarekin emango zaio hasiera egitarauari maiatzaren 9an, eta hilaren 14ra arte egongo da ikusgai Mercero Aretoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Bisita gidatu baten bidez ARGIA ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 10ean egoitzan bertan (Zirkuitu ibilbidea, 15. pabilioia), 19:00etan; eta irekia izango da gerturatu nahi duen ororentzat. ARGIA nola egiten den azaltzeaz gain, azken hamarkadetako bere garapena ere azalduko da.

Osatzeko, Lasarte-Orian euskararen bilakaera. Atzera begira, aurrera begiratzeko mahai-ingurua egingo da maiatzaren 12an, Villa Mirentxun, 19:00etan. Hizlariak Mailu Arruti (Ttakun elkartean eta AEKn aritua), Pello Sasiain (Euskara zinegotzi ohia) eta Marga Iturriza (Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko irakaslea) izango dira.

Urteurren urtea da 2016ko hau Lasarte-Orian, aipatutako herriaren sorreraz gain, Ttakun Euskara Elkarteak eta bertso eskolak 25. urteurrena betetzen dute eta Landaberri ikastolak 50 urte. Maiatzaren 11n, halaber, urrian egingo den Euskararen Maratoia aurkeztuko dute; honek ere 25. urteurrena du.

Bere irakurle eta komunitatearekin harremana estutzeko, urtean zehar ere beste hainbat herritan ekitaldiak egingo ditu ARGIAk. Bere komunitatera fisikoki ere gerturatzeko lanean, esaterako, duela bi urte berreskuratu zuen Argia Eguna Usurbilen, iaz Oñatin egin zuen eta aurten Ondarroan egingo du urriaren 1ean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trantsizioak erakusketa
Kazetaritza independentea
Denon ondarea, denon esku

Ehun urte beteko ditu ARGIAk 2019an. Urte guztiotan kulturgile, idazle eta kazetari askoren lokarri izan da euskarazko kazeta dekanoa. Hedabide baten mendeurrena ez ezik, euskal prentsaren bilakaera guztia ospatu eta aitortzeko urtea da beraz. ARGIAk ibilbide horretan sorturiko... [+]


2016-11-22 | ARGIA
Desobedientzia aktiboaren panoramika bat

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Saioa Iraolak eta Zigor Olabarriak indarkeri-ezatik abiatutako borrokez eztabaidatuko dute Ziztadak dokumentala oinarri hartuta, gaur 19:00etan.


2016-11-16 | ARGIA
Garoña behin betiko itxi?

Zentral nuklearraren eta energia ereduen etorkizunaz solasaldia antolatu dute ARGIAk eta Oihanederrek Gasteizen, gaur 19:00etan Montermoso jauregian.


2016-11-10 | ARGIA
Zer galdetuko zenioke Jone Goirizelaiari?

Eskarmentu handiko abokatu eta politikaria sakonean eta gertutik ezagutzeko elkarrizketa irekia izango dugu ostiralean Gasteizen, Oihanederrek, Arabako Aleak eta ARGIAk elkarlanean antolatutako ekitaldian. Publikoak bertatik bertara eta sare sozialen bidez ere parte hartu ahal... [+]


Kronika
Gasteizko herri borroken harrotasuna

1976ko langile asanbladak, Errekaleor auzo askea, Gora Gasteiz! mugimendua… Hiriko eta auzoetako elkartasun eta inkonformismoa agerian utzi duten esperientziak bildu ditugu hiru emakumeren ahotsetik Oihanederren.


Eguneraketa berriak daude