ARGIAko lan taldeak erabaki du maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egitea. Hala erabaki zuen komunikazio proiektu honetako lan taldeak atzo Lasarte-Orian egindako batzarrean.
ARGIAk greba aktiboaren aldeko hautua egin du eta horrenbestez, bihar ARGIA.com atarian mobilizazioei buruzko albisteak bakarrik irakurri ahalko dira.