ARGIAk 57.000 irakurle ditu Hego Euskal Herrian, duela urtebete baino %7,1 gehiago

  • CIES-en komunikabideetako audientziaren 2012ko lehen ikerketaren arabera, ARGIA aldizkariak 57.000 irakurle ditu, 51.000 EAEn eta 6.000 Nafarroan. Urtebetean irakurle kopurua %7,1 hazi da. Iaz hartu zuen parte ARGIAk aurrenekoz CIESen ikerketan.


2012ko ekainaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei dagokienez, El Correo eta El Diario Vasco egunkariek dute irakurle gehien, 464.000 eta 269.000, hurrenez-hurren. Deiak 92.000 irakurle ditu, Garak 86.000, Berriak 54.000, El Paísek 46.000, Noticias de Gipuzkoak 29.000, Diario de Noticias de Alavak 28.000 eta El Mundok 20.000. Beraz, ARGIA El Paísen, Noticias de Gipuzkoaren, Diario de Noticias de Alavaren eta El Mundo egunkarien aurretik dabil irakurle kopuruari dagokionez EAEn.

Nafarroaren kasuan, Diario de Navarra ageri da lehen postuan, 194.000 irakurlerekin. Diario de Noticiasek 85.000 irakurle ditu, Garak 19.000, El Paísek 13.000, El Diario Vascok 8.000, El Mundok 7.000 eta Berriak 6.000. Esan bezala, ARGIAk ere 6.000 irakurle ditu Nafarroan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude