ARGIAko Langile Batzarrak lan erreformaren aurka deitutako greba deialdiarekin bat egitea erabaki du. ARGIA.com, ordea, ez dugu itxiko. Grebaren jarraipen berezia egingo dugu bihar. Eguneko albisteak, bideoak, argazkiak, balorazioak eta abar jasoko ditugu Interneten.
Twitter bidez ere jarraituko dugu greba eguna, #m29greba etiketapean. Izan ere, bihar etiketa hori erabiltzea proposatu du hainbat internautek sortutako GO pikete informatiboak, eta #grebaorokorra erabiltzea aurreko egunetan. Ekintzaileok ere grebaren jarraipen zabala egingo dute euren webgunean.
ARGIA.com webguneari dagokionez, soilik greba egunari buruzko edukiak izango dira ikusgai; gainerako eduki guztiak (Astekaria, Multimedia ataleko bideoak, blogak...) ezingo dira bisitatu.