Gaur banatuko ditugu Argia Sariak

  • Gaur arratsaldean banatuko dira Argia Sariak Usurbilgo Atxega jatetxean. Urtero legez, Argiaren inguruko komunitate zabala eta, gizarte eragile eta euskal kultur munduko ordezkari ugari bilduko dira bazkaltzera aipatu jatetxean. Aurtengoa 29. edizioa da.

Usurbilgo Atxega jatetxean, sarietara sartu aurretik. (Arg: Dani Blanco)

2018ko urtarrilaren 26an - 08:32

Bazkal ostean banatuko dira ARGIAko erredakzioak erabakitako sariak, 16:00etan. ARGIAko erredakzioak erabakitzen ditu formalki, baina jende ugari ibiltzen da hautagaien bueltan, bai ARGIAko gainerako kideak eta kolaboratzailek, eta baita herritarrak ere. Hilabeteak lehenagotik, deia egiten zaie herritarrei hautagaiak proposatzeko eta hauek sare sozialen bidez erantzuten dute bereziki, hautagaien zerrenda gero eta luzeago eginez. Zeresanik ez, lan gehiago erredakzioarentzat, baina baita egoki asmatzeko aukera gehiago ere.

Euskarazko komunikazioa saritzen da ondoko alor hauetan: ikus-entzunezkoa, irratia, prentsa-idatzia, internet eta sustapen-ekintza. Euskal kulturan nabarmendutako pertsona, ekimen edo taldea ere saritzen da sarri, baina sari hau ez da ezinbestekoa.

Hemen iazko sarituak: Amapola Morea irratsaioak eraman zuen Irratiaren saria, Busti saioak inkus-entzunezkoena, Ane Irazabal kazetariak prentsa idatzikoa, Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimenak Sustapen saria, Game Erauntsiak Internetekoa eta Imanol Urbietak merezimenduzko sari postumoa.

Ohikoan moduan, sarien banaketa streeming bidez jarraitu ahal izango da ARGIAren webgunean. Sare sozialetan ere oihartzen zabala izaten dute, bereziki Twitterren; #argiasariak traola erabiliko da.

Argia Sarien informazio gehiago ikus liteke kanal honetan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude