argia.eus
INPRIMATU
Zure herrian ‘ARGIA emanaldiak’ antolatzen lagundu nahi diguzu?
  • ARGIA emanaldiak ekimena abian da. Taberna, gaztetxe, kultur etxe eta euskaltegietan hilero dokumental bat proiektatzen ari gara, guztiak euskaraz edo euskarazko azpitituluekin. Helburua Euskal Herri osoan kalitatezko lanak zabaldu eta euskarazko ekimenen inguruko bilguneak bultzatzea da. Proiektua irekia da eta herritarren partehartzea ezinbestekoa da proiektua zabaltzeko.

2012ko urtarrilaren 26a

Dagoeneko 25 elkartetik gorak bat egin dute ekimenarekin. Zure herrian ekimen hau antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: 943371545 edo sustapena@argia.eus helbidean.

Proiektatzen diren lanak ARGIAren dokumentalen kanaletik hautatzen ditugu, eta aldez aurretik ARGIAk ezartzen du hilabete bakoitzean zein izango den Euskal Herriko hainbeste txokotan era bateratuan proiektatuko den lana. Hilabetero elkarte guztiek lan bera emititzen dute, horrela lan bakoitzari zabalpen handia eta bateratua eman asmoz.

Emanaldi hauek elkarte bakoitzak nahi eran baliatu ahal izango ditu. Pertsona edo talde bakoitzak erabakitzen du noiz datorkion ongi hileroko ekimena antolatzea, eta ARGIAri garaiz jakinaraziz gero, publizitatea egiten zaio ekitaldiari.

Baldintza bakarra proiekzioak egiteko erabiliko den lekuak telebista edo proiektore bat edukitzea da. Interneteko konexioa izanez gero, streaming bidez proiektatzen da lana, eta ARGIA arduratzen da bakoitzari soporte fisikoan kartel iragarle mutuak emateaz.

Dokumentala proiektatzeaz gain, honen inguruan bestelako jarduerak antolatzea bigarren pertsona hauen esku geratzen da, baina ARGIAtik elkarte partehartzaileak animatzen ditugu bestelako ekimenak ere antolatzera, hileroko dokumental horiek aitzakia hartuta.

Oraingoz ekimenarekin bat egin duten elkarteak:

Beheko mapan topatuko dituzu oraingoz ARGIA ekitaldiak ekimenarekin bat egin duten guneak. Mapa eguneratzen joango gara.