Argi itzalaldi batekin gogoratu dituzte Altsasun duela hiru hilabete hainbat Guardia Zibilekin izandako borrokaren ondorioz atxilotutako eta espetxean dauden hiru gazteak. Astelehenean bi adin txikikok Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, epaileak aske utzi ditu.
Apagón solidario en #Altsasu. Itzela herriaren erantzuna!! Euren iluntasunaren aurrean, gure elkartasun argia!! #AltsasukoakAske pic.twitter.com/vZPjAslorE
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2017(e)ko otsailak 14
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.