Emakumezkoen futbola

Argentinako selekzioa greban; Danimarkako mutilak soldataren parte bat emateko prest


Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko irailaren 25a

Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Bestalde, Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek euren soldataren parte bat emakumezkoen selekzioari eskaini diote, bi taldeen arteko desoreka ikusita.

Kanal hauetan artxibatua: Futbola  |  Danimarka  |  Argentina  |  Generoa

Futbola kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-16 | Jon Torner Zabala
Futbola eta erlijioa: Banandurik behar duten bi erritu?

Realak urteroko meza egin zuen hilaren 9an Andre Mariaren basilikan. Ez da bakarra. Athleticeko jokalariek Begoñako Amari egiten dizkiote eskaintza eta eskertzeak, Alavesekoek Ama Zuriari, Eibarrekoek Arrateko Amari, Osasunakoek Frantzisko Xabierkoari...


Udaltzainek umeen arteko futbol partidura joan behar izan dute Iru˝ean

Iruñean gertatu da, larunbatean: umeen arteko futbol partiduan, ama batek aurkarien taldeko haur bat heldu du, eta udaltzainek joan behar izan dute. “Helduok haurrei ematen diegun eredua ez da egokiena eta dudarik gabe ez du inolaz zerikusirik kirolak transmititu behar dituen baloreekin”, adierazi dute udaltzainek.


2017-10-31 | Jon Torner Zabala
Nazismoa futbolean: Anne Franken irudia irain modura baliatu dute alemaniar ultrek ere

Alemanian gertatu da oraingoan. Düsseldorf hirian Anne Franken irudidun pegatinak agertu dira, Schalke 04 futbol taldearen kamiseta soinean duela.


2017-10-31 | Jon Torner Zabala
Emakumeak futbol estadioetara sartu ahal izango dira Saudi Arabian... senarra alboan baldin badute

Panenka aldizkariaren txioak jarri gaitu albistearen arrastoan: Saudi Arabiako emakumeak Jeddah, Damman eta Riyadh hirietako futbol estadioetara sartu ahal izango dira 2018an, baldin eta senarrekin badoaz.


2017-10-01 | ARGIA
FC Barcelona - Las Palmas ateak itxita jokatuko da

Bartzelonako futbol taldeak partidua atzeratu nahi zuen, gaur Katalunian jasaten den errepresio giroa dela eta. Azkenean atea itxita, ikuslerik gabe jokatuko dute.


2017-09-12 | Jon Torner Zabala
Messik urtebetean irabazten du zuk 2.500 urtean bezainbeste diru

30 segundoan 50 euro baino gehiago irabazten ditu Neymar futbolari brasildarrak; sei minutuan, batez besteko soldata (22.800) daukan espainiar batek astebetean irabazten duena bezainbeste. Urtean 45 milioi baino gehiago irabazten ditu Paris Saint-Germain taldeko aurrelariak, egin kalkuluak… BBCren aplikazio hau baliatuta: Zenbat denbora beharko zenuke goi mailako futbolarien soldata irabazteko?


2017-09-01 | Jon Torner Zabala
FARC eta bere futbol talde profesionala: gerrillariek ere "gol!" egin nahi dute oihu

Alderdi politiko bilakatu den FARCek futbolari gazteak hezi eta profesional bihurtzea du helburu, erakundeko Kirol Zuzendaritzako kide Edgar Cortések adierazi duenez. Blu Radio irratian egin dioten elkarrizketan, azaldu du vereda-guneetan futbola eta oro har kirola oinarri duten ekimenak burutuko dituztela, gizarteratzea xede.


Eguneraketa berriak daude