Argentinako diktadurako zenbait militar ohi bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu dute

  • Argentinan gizateriaren aurkako krimenen aurka egin den epaiketarik handienaren sententzia eman du epaileak. Bost urte iraun ditu epaiketak eta 54 akusatu igaro dira epailearen aurretik.


2017ko abenduaren 01an - 12:29
Arg: Luciana Granovsky

ESMA Armadaren mekanika eskolan 5.000 ekintzaile baina gehiago eduki zituzten atxilotuta Argentinako diktaduraren garaian, 1967-1983 urteen artean. Torturak ohikoak ziren eraikin hartan eta ekintzaile ugari ere hil zituzten militarrek bertan.

ESMAn eginiko krimenengatik hirugarren epaiketaren sententzia jakinarazi du Buenos Aireseko Auzitegi Federalak. Jorge Eduardo eta Alfredo Astiz militar ohiak bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu ditu, besteak beste.

Bost urtez luzatu da epaiketa, eta 54 akusatuak kartzelan zeuden, beste delitu batzuengatik. 1976 eta 1979 bitartean gertatutako 789 delitu egotzi dizkiete. Epaiketan 900 lekukok parte hartu dute. 400 lekuko ESMAtik bizirik ateratzea lortu zutenak izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
Materialismo histerikoa
Espantua

Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]


Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


"Shock" bat beharrezkoa dela adierazi du Mileik presidente kargua hartzeko ekitaldian

Argentinako presidente kargua hartu du Javier Mileik igandean. Bere hitzaldian adierazi du "aldaketa erradikal" bat izango dela herrialdean.


2023-12-04 | Leire Artola Arin
Argentinako Mileiren gobernu berria: neonaziak, diktaduraren zuritzaileak eta familia

Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora... [+]


Eguneraketa berriak daude