Cristina Fernandez Argentinako presidenteak langabeen seme-alabei eta langile informalei zuzendutako laguntza sozialen %40ko igoera iragarri du.
Argentinako langabezia tasa %6,4koa da, eta langile informalak %34 dira. Egoera sozio-ekonomiko horietan dauden eta 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten herritarrek egun jasotzen dutena baino %40 altuagoa izango den laguntza ekonomikoa jasoko dute ekainetik aurrera.
Aurten Argentinako inflazioa %33,5era iritsi dela kontuan izanda hartutako neurria da. Pobreziak ere gora egin du Argentinan itxura guztien arabera, nahiz eta neurgailu fidagarririk ez dagoen zenbaterainokoa den esateko.
Fernandezen gobernuak %4,7koa zela esan zuen 2013ko lehen seihilekoan, baina asteartean Argentinako Langileen Zentralak (CTA gaztelaniazko sigletan) datu berriak publikatu zituen, eta 2013ko azken hiruhilekoan pobrezia tasa %18,2ra heldu zela adierazi zuen.
Honela iragarri zuen gastu sozialaren gorakada Fernandezek: